YO, LA PEOR DEL MUNDO -VAIVEN
Musika, umorea, melodrama erromantikoa, tragedia eta amaierarako, ikusleek bakarrik izango duten erantzuna.
Ni, munduko txarrena” gaurkotasun handiko ikuskizun musikala da. Guztiari eta guztiei aurre egiten dien emakume baten historia da. Bere bertsoen indarrez, Sor Juana Inés de la Cruzek aginterri dekadente bateko gorte koloniala liluratuko du.Bertan boteretsuen maitale bihurtuko da, Urrezko Aroaren musa eta bere espiritu menderakaitza oinperatu ezin duen Elizaren biktima. Ikuskizun bitalista da, kolorez, musikaz, edertasunez eta bere garaian jenioa izan zen emakume baten irudimenaz kutsatua, gaur egun ere harritzen jarraitzen gaituena.
1695. Santa Paula komentua izurriteak hartua dago, erraustua. Sor Juana Inés de la Cruzi ordu gutxi gelditzen zaizkio bizirik. Bere ahizpek Elizari aurre egin izana leporatzen diote. Bere aitorleak gizonak Jaungoikoa baino gehiago maite izana aurpegiratzen dio. Juanak bere golkorako dio merezi izan ote duen guztiari eta guztiei aurre egitea emakume eta idazle gisa libre izateko. “Ni, Munduko Txarrena” ikuskizun musikalean, bere azken uneetan darabiltzan mamuei aurre egingo die XVII. Mendeko Sor Juanak XXI. Mendetik. Ama. Aitona, Bere ahizpa. Bere aitorlea. Erreginaordea. ¿Merezi ote du libre izatea gainontzeko guztia kentzen badizute?
Egilea: Antonio Muñoz de Mesa
Zuzendaritza: Olga Margallo
Jatorrizko musika eta musika zuzendaria: Iñaki Salvador
* Antzezleak:
Itxaso Quintana
Ugaitz Alegria
Nerea Gorriti
Ylenia Baglietto
Ana Pimenta/Dorleta Urretabizkaia
Iraupena: 75 min bataz beste
Sarrerak: Leidorreko leihatila eta www.tolosa.eus/kultura