YARIN - JON MAYA & ANDRÉS MARÍN
Gaurko urrats bakoitzak, biharko bide bat eraikitzen du.
Luzatzen den esku baten aurrean marraztu, arnastu, pentsatu eta dantzatzen dugu. Eman eta jaso. Ez ditu sustraiak saihesten, haietara begira sakontzen du, bertan ereiten du. Elkarbanatuz, elkarrizketatuz, espazio komunak bilatzen ditu. Horrelakoxea da gure artea.
YARIN elkarrekin marrazten dugun etorkizuna da; ondokoaren begiradara garamatzan leihoa, sustraietatik abiatu eta etengabeko elkarrizketak argitzen duen hostoetara garamatzana. YARIN sustraía da. YARIN topaketa da. YARIN ‘bihar’ hitzaren sinonimoa da, eta ondokoaren lehioari egiten diogun begirada konplizea.
Sustraiak, sakonera, unibertsaltasuna, elkarbanatzeko grina… Jon Maya eta Andres Marin dantzarien ibilbidearen ezaugarri nagusiak dira. Mayaren euskal dantza eta Marinen dantza flamenkoa euren sorkuntza abiatzen den iturri nagusia dira. Bertatik abiatuta, biak etengabeko elkarrizketan sartzen dira beste kultura, lengoaia eta errealitate artistikorekin.
Proiektu honetan, Maya eta Marinek euren sorkuntza eta esperientzia batzea erabaki dute, bertan euskal kulturak eta flamenkoak dituzten elementu komunetan sakonduz, euren jatorrietan oinarrituta eta sustrai horietatik elkarrizketa sustatuta. Jatorri euskalduna eta flamenkoa duten dantzak bat egite nahiak batu ditu bidean. Julen Achiary kantari eta musikari baionarrak lagun dute oholtzan.
- Fitxa Aristikoa
Dantzariak: Andres Marin, Jon Maya Zuzeneko musika Julen Achiary Koreografia: Andres Marin, Jon Maya, Sharon Fridman Dramaturgia eta interpretazio laguntzailea: Sharon Fridman Koreografia laguntzailea: Melania Olcina
Argiztapen eta espazio eszenikoaren diseinua: David Bernués Soinu espazioaren diseinua: Xabier Erkizia Jantzien diseinua: Ikerne Giménez Produkzioa eta kudeaketa: Doltza Oar-Arteta, Elena García
Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones
Ekoizpena: Kukai Dantza
Iraupena: 60 min.
Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta www.tolosa.eus/kultura eta tickets.kutxabank.es