IkastaroakEreite Elkartea

XABOI NATURALAK EGITEN IKASTEKO IKASTAROA - GURETZAKO - JABETZE ESKOLA

IkastaroakEreite Elkartea

XABOI NATURALAK EGITEN IKASTEKO IKASTAROA - GURETZAKO - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

XABOI NATURALAK EGITEN IKASTEKO TAILERRA

Formatzailea: Bidatz Sasiain

Eguna: Urtarrilak 28 (larunbata)

Ordutegia: 9:00-12:30

Lekua: Ereite Elkartearen lokala (San Esteban, 20)

Hizkuntza: Euskara / Gaztelania

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Xaboiaren sorrera nondik datorren ikasiko dugu eta xaboia egiteko prozesua zertan datzan ikusiko dugu. Tailer honetan 3 helburu zehatz izango ditugu:

1) Xaboia zer den eta etxean egiteko pausoak ikastea;

2) Xaboia egiteko erabiltzen diren beste osagai batzuk ezagutzea eta erabiltzen ikastea;

3) Erabilitako olioari beste irtenbide bat ematea.

Ikasle berriek izango dute lehentasuna.

 

GURETZAKO: JATORRI ANITZEKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA

Parte hartu nahi baduzu jatorri ezberdinetako emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazio batean, jo dezakezu jarduera hauetara.

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Saila, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin

Harremanetarako: 646057080 / migrazioa@tolosaldea.eus

 

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

PROGRAMA

 

Informazioa
Larunbata, 2023(e)ko Urt 28 / 09:00 - 12:30
Ereite Elkartea
Nola iritsi
BesteakAranburu Jauregia - Udal Liburutegia

KOMIKIEN IRAKURKETA KLUBA EUSKARAZ

Astelehena, 2022(e)ko Urr 10 / 18:00
Pase gehiago badaude.
BesteakAranburu Jauregia - Udal Liburutegia

IRAKURKETA KLUBA GAZTELANIAZ

Asteartea, 2022(e)ko Urr 18 / 18:00
Pase gehiago badaude.