IkastaroakTolosako Kultur Etxea

WIKIPEDIAN GENERO ARRAKALA GAINDITZEKO LANTEGIA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

WIKIPEDIAN GENERO ARRAKALA GAINDITZEKO LANTEGIA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

WIKIPEDIAN GENERO ARRAKALA GAINDITZEKO LANTEGIA

Prestatzailea: Mentxu Ramilo Araujo (WikiEmakumeok Proiektuaren dinamizatzailea)

Egunak: Maiatzak 4, 11, 18, 25 (asteartea)

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Elebitan

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Kultur Sailarekin elkarlanean

Ba al zenekien Wikipedian ez direla %20ra ere iristen emakumeek egindako edizioak? Eta biografietan, ez direla %20ra ere iristen emakumeenak? Horrek esan nahi du, emakumeen intereseko gaiak ez direla garatzen eta emakumezkoei buruzko informazioa baztertua geratzen dela. Wikipedian editatzen ikasi nahi baduzu eta Tolosaldeko emakumeen inguruko ezagutza zabaldu nahi baduzu (biografiak, mugimendu feministari buruzko informazioa, eskualdeko gizarte mugimenduak... nahi duzuna) hau da zure lantegia. Wikipedian editatzen ikasiko dugu eta gure eskualdeko emakumeen inguruko informazioa elkarrekin zabalduko dugu.

* Beharrezkoa da ordenagailua edo tableta eramatea.

JABETZE ESKOLA ESKEINTZA OSOA

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izena emateko epea: Ikastaroa hasi baino egun bat lehenago

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Printzipioz, ia jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi