Acc
Home
DeialdiakAldaba auzoa

V. GIPUZKOAKO ERROTEN EGUNA 2026 - ERROTABERRIRA BISITA GIDATUA

DeialdiakAldaba auzoa

V. GIPUZKOAKO ERROTEN EGUNA 2026 - ERROTABERRIRA BISITA GIDATUA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Errotak gure ondare historiko, teknologiko, antropologiko eta etnografikoaren parte dira. Mende askotan zehar garrantzi handia izan dute Gipuzkoako garapen sozial, ekonomiko eta industrialean. Lurraldearen antolaketaren eta giza jardueraren adierazpenik esanguratsuenetako bat dira, ondare adierazgarria, gizakiak bere ingurunearekin dituen harremanei buruz hitz egiten duena, eta gure kulturaren eta historiaren parte diren iraganeko bizimoduei buruz hitz egiten duena.

Gipuzkoako Erroten Eguna ospatzeko ekimena Yurrita Errota elkarteak bultzatu du, eta lurraldeko hainbat erakunde, elkarte, udalerri eta eragileren laguntza izan du. Jendeari errotak hobeto ezagutzeko eta ondare-elementu horri lotutako alderdi ezberdinak ulertzeko aukera ematea du helburu: historia eta kultura, ingurumena, teknologia, energia desberdinen erabilera eta gure gizarteak eta paisaiak izan dituzten aldaketak.

Maiatzaren 9an Irungo GORDAILUAN ospatuko den Topaketan aurkeztuko da V. Gipuzkoako Erroten Egunaren egitaraua. Maiatzaren 9an hasi eta 24a bitartean ~25 jarduera ezberdin antolatu dira publiko guztientzat, besteak beste, bisita gidatuak, haur eta familientzako tailerrak, ibilaldiak, erakusketak, hitzaldiak, ate irekiak... Zehazki, Aia, Antzuola, Arama, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Errenteria, Ezkio-Itsaso, Irun, Larraul, Lastur, Legazpi, Leintz-Gatzaga, Mendaro, Mutiloa, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Zaldibia (?) eta Zerainen egingo dira jarduerak.

Maiatzaren 17an ERROTABERRI errotara bisita antolatu da.

Informazioa
Igandea, 2026(e)ko Mai 17 / 11:00
Aldaba auzoa
Nola iritsi