UDALEKUAK 2023 - GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
"Udalekuak" Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatutako programa da. 7tik 13 urtera arteko haurrentzat da, eta bertan parte hartzen dutenek aukera paregabea dute aisiako jarduera hezitzaileez gozatzeko.
Udalekuen bitartez, jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetzarako leku bat eskaini nahi zaie haurrei, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.
- Aurretiko izen-ematea: Martxoaren 20tik 28ra.
- Erreklamazio-egunak: Martxoak 29 eta 30.
- Zozketa: Apirilak 17
- Behin betiko izen-ematea: Apirilaren 18tik 26ra bitartean.
Aurten berriro ere udalekuez gozatzeko aukera izango duzue, jolasaz, dibertsioaz, bizikidetasunaz... eta hori guztia lagunekin partekuko duzue. Eskaintza paregabea dugu Gipuzkoako haurrentzat. Ausartzen al zarete gurekin bizitzera?
Bi hizkuntza-ereduren artean aukeratu daiteke.
- Euskara: parte-hartzaileek beren taldekide zein begiraleekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Guraso edo tutoreek erabakita, euskara izango da parte-hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.
- Elebiduna: umeek euskara nahiz gaztelania erabili ahal izango dute.
Hizkuntza-eredua aukeratzerakoan umearen errealitatearekin bat datorrena hartzea gomendatzen dugu; izan ere, gaizki egindako hautaketak, aisiarako eta gozamenerako izan behar duten egunak esperientzia txar bihurtzea eragin dezake.
Plaza-kopuruaren % 5 hezkuntza-premia bereziak dituztenentzat gordeko da.