IkastaroakTolosako Kultur Etxea

UDABERRIKO ARGAZKI LANTEGIA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

UDABERRIKO ARGAZKI LANTEGIA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

  • Ikastaroaren maila: aurreratua.

  • Hasiera: Apirilak 30

  • Iraupena: 40 ordu.

  • Irakaslea: Iñigo Royo.

  • Gutxienez 8 ikasle / gehienez 15.

  • Gutxieneko adina: 16 urte.

  • Eguna eta orduak: astearte eta ostegunetan, 19:00-21:30.

  • Prezioa: 93,96 €(Tolosaldea) / 141,35 € (Ez Tolosaldea).

  • Hizkuntza: gaztelera

Argazkiak ateratzen denbora daraman jendea, bere argazki makinaren dispositiboen funtzionamendua gutxi gora behera ezagutzen dutenak eta beraien sormena sustatu behar dutela uste duten eta egiten dituzten irudiei zentzu haundiagoa eman nahi dien pertsonei dago zuzenduta ikastaro hau. Ez da hastapeneko ikastaro bat, zeharo praktikoa dena baizik, nun ikasleek argazki proiektu ezberdinak garatu beharko dituzten. Lantegian landuko diren gaiak proposatuko dira (paisaiak, edifizioak, erretratuak,…). Gero denbora hartuko dugu irudiak begiratzeko. Argazkien inguruan hitz egingo dugu, eta soluzioak bilatu (ahal baldin badugu) sortzen diren zalantzei. Jorratuko ditugun gaien inguruan beste argazkilariek egindako lanak ikusiko ditugu ere, eta argazkilariren bat edo beste bisitan etorriko zaigu bere lanetaz hitz egiteko.

Eta bukaeran denok gai bakar bat landuko dugu eta horixe izango da Aranburu Jauregian erakusgai jarriko duguna

* Taldea osatzeko, izen-emateak jasotzen diren ordena berean onartuko dira.

 

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi