ErakusketakTopic

TXOTXONGILO ANIMATUAK

ErakusketakTopic

TXOTXONGILO ANIMATUAK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TXOTXONGILO ANIMATUAK

(2018/09/21-2019/02/28)

1908an Segundo de Chomón terueldarrak El Hotel Eléctrico laburmetrail animatua egin zuen, non objektu bizigabeak bizidun bilakatzen diren. Mende bat geroago animazioazko zinema arte bisualen forma popular eta nagusienetarikoa da eta inoiz baino gehiago bizitza errealeko elementuak erabiltzen ditu istorioak kontatzeko. TXOTXONGILO ANIMATUAK erakusketak, Lordes Villagómez eta Coke Riobóo animatzaileek komisariatua, stop motion animazioan egiten den txotxongilo eta panpinen erabileran oinarritzen da, eskuz fotogrmaz fotograma manipulatutako elementuen bidezko animazioa izanik honako hau.

Erakusketak,  publiko orokorrari bideratua, animazio mota honetan erabilitako  prozesu eta tekniken ibilbide bat egiten du eta egile independenteek eginiko zenbait adibideren bidez aurkeztuko ditu. Hauek erakusketarako espreski eraikitako elementuen bidez (jostailu optikoak, dioramak), baita txotxongilo eta film labur, zein luzeetako dekoratuen erakusketaren  bidez egingo da.

Erakusketaren lehen zatiak animazioaren aurrekariez hitz egingo du (zootropo eta fenakistiskopioa  bezalako artefaktuen bidez) eta stop motion animazioan ematen diren prozesuak azalduko dituen  elementuak egongo dira bertan: story board, pertsonaien diseinua, pertsonaien sorkuntza eta dekoratuak, animazio stand-eko dekoratua eta soinuaren postprodukzioa.

Bigarren zatiak produkzio nazionaletan erabilitako pelikula, txotxongilo eta dekoratuak izango ditu. Segundo de Chomón, Pablo Llorens, Sam Ortí, Mercedes Gaspar, Isabel Herguera, Coke Riobóo, César Díaz, Laura Ginés, Eduard Puertas eta Irene Iborra (Citoplasmas), Ana Solanas eta Marc Riba (I+G Stopmotion), Fernando Cortizo eta Virginia Curiá.

 

*Bisitatzeko ordutegia

Negua: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astear,asteaz,oste,osti)

10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (larunbata, igandea eta jai egunetan)

Udara: egunero 11:00 - 14:00 eta 14:00 - 20:00

Astelehenak itxita

Gabonetako ordutegia:

Gabon eta urte berri egunetan Topic itxita egongo da.

Gabon gau eta urte zahar egunetan goizez bakarrik egongo da irekita, 10tatik 14tara.

Abenduaren 21etik errege egunera arte ordutegia 10:00etatik 14:00etara  eta 15:00etatik 19:00etara izango da.

Informazioa