IkastaroakTolosako Kultur Etxea

TOLOSALDEPEDIA - LANTEGIAK

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

TOLOSALDEPEDIA - LANTEGIAK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Wikipedian editatzen ikasteko eta Tolosaldepedia proiektuan idazteko lantegiak, apirilaren 15ean, maiatzaren 6an eta ekainaren 3an.

Otsailean hasi zen Tolosaldepedia proiektua, Tolosaldeko ezagutza guztia Wikipedian jartzea helburua du, herritar eta kanpotar guztien eskura egon dadin eta herritarren arteko elkar-harremanak sustatzeko.

Urte amaieran, egindako lan guztiekin liburu bat argitaratuko da. Bertan jasoko dira landutako artikulu guztiak, egileen izenekin, eta parte hartu duten guztien artean doan banatuko da

Lantegiak 17:00etatik 19:00etara bitarte izango dira Kultur Etxean eta irekiak dira. Norberak bere ordenagailua ekarri beharko du. Eskaerak egin ahala, eskualdeko beste herrietan ere egin ahal izango dira.

Lantegietan izena emateko galdetegi hau bete behar da..

Lan materiala

Artikuluak osatzeko iturriak proiektuaren webgunean bertan aurki daitezke. Horretarako Atariak Tolosaldearen inguruan argitaratutako artikulu eta testu sorta eskura jarri du eta alfabetikoki sailkatu du.Horrez gain, Tolosako Liburutegiak eta Artxiboak bibliografia bat osatu dute tokiko gaien inguruan. Hori ere proiektuan kontsultatu daiteke: https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Tolosaldepedia

Nondik hasi?

Hamaika modu eta gai daude Wikipedian editatzeko, historia, eraikinak, pertsonaiak, ondare kulturala, festak, ohiturak, natura, mendiak, baserriak, eta noski, norberaren herriari buruzko informazioa osatzea eta zabaltzea. Hemen pista gutxi batzuk:

  • Ba al zenekien ezer Tolosako 1813 guduaren inguruan? Ingelesezko Wikipedian azaltzen da (https://en.wikipedia.org/wiki/Battle_of_Tolosa_(1813)). Gai izango zinateke hori itzultzeko?

  • Ba al zenekien Tolosako San Joanetako alardearen inguruan edo Bordondantzaren inguruan ez dagoela ezer Wikipedian? Zuk ba al dakizu ezer horri buruz?

  • Atera al dezakezu zure auzoko argazki bat? Eskualdeko argazki asko falta dira (ondarea, elizak, eraikin historikoak, ibaiak, pertsonaiak...).

  • Zure ikastetxeak ba al du artikulurik? Begira zer egin duten Uzturpekoek: https://eu.wikipedia.org/wiki/Uzturpe_Ikastola

Jarraitu Tolosaldepediaren inguruko berri guztiak egitasmoaren Twitter kontuan:  https://twitter.com/tolosaldepedia

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi