Deialdiak

TOLOSA HERRIA 2021 + TH GAZTEA

Deialdiak

TOLOSA HERRIA 2021 + TH GAZTEA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TARGAZKI elkarteak, Tolosako Udala eta Tolargiren babesarekin, Tolosa Herria argazki lehiaketa antolatu du aurten ere. Gainera Argizaiola lehiaketaren sailkapenerako baliagarria da 005/2021 zenbakiarekin.

Nahi duten pertsona guztiek parte har dezakete eta gaia norberaren aukerakoa izango da. Aurten ere sari bereziak daude bertakoentzat eta Tolosako partaide gazteentzat.

Argazkiak aurkezteko epea: maiatzaren 1etik ekainaren20ra bitarte.

Kategoria orokorrean hiru argazkiko kolekzioak aurkeztu behar dira, elkarrekin baloratuko direnak.

Oinarriak, izena emateko formularioa,... www.targazki.com web orrian

Animatu eta parte hartu!