Musika

TOLOFOLK

Musika

TOLOFOLK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Kultura herrikoiaren eta munduetako musiken jaialdia Pazko-astean Tolosan

Hemen da TOLOFOLK jaialdiaren lehenengo edizioa

Musika eta dantza uztartuko dituen egitaraua osatu da Tolosako, Gipuzkoako eta atzerriko taldeen eta artisten parte hartzearekin.

Aste Santuko pazko astean tolosarrek zein bisitatzen gaituztenek, kulturaz gozatzen jarraitzeko aukera izango dute lehen aldiz ospatuko den ToloFOLK kultura herrikoaren eta munduko musiken jaialdiari esker.

Indarrean dauden prebentzio neurri guztiak zorrotz jarraituko dira ekitaldi bakoitzean, herritarren segurtasun eta osasuna zaintzeko. Horregatik, kokapenaren arabera edukiera mugatua izango dute ekitaldiek eta beharrezkoa izango da antolatutako kultur jarduerez gozatzeko gonbidapena eskuratzea.

Programa:

  • Apirilak 7, asteazkena. Luis Astiasaran Kultur Etxean, 19:00etan.
  • Apirilak 8, osteguna. Luis Antonio Pedraza Plaza Berrian, 19:00etan.

  • Apirilak 9, ostirala. Eneko Dorronsoro, Fredi Pelaez eta Peio Irigoien Plaza Berrian, 19:00etan.

  • Apirilak 10, larunbata.

Hector Braga Plaza Zaharrean, 12:00etan.

Oreka TX: "Koklea" Leidorren, 19:00etan.

  • Apirilak 11, igandea.

Udal Txistulari Banda Berdura Plazan, 12:00etan.

Alan Griffin, Arkaitz Miner, Juanjo Otxandorena, Iraide Ansorena eta herriko artistak Plaza Berrian, 19:00etan.

 

Gonbidapenak bibe plataformaren bidez, Leidorreko ikuskizuna salbu

Egitarauan jasotako kultur ekitaldietara joateko aurrez gonbidapenak eskuratu beharko dira, Bibe plataformaren bitartez, Oreka TX taldearen ikuskizunerako sarrerak izan ezik. Horiek Kutxabankeko plataformaren bidez edo Leidorreko leihatilan eskuratu beharko dira.

Guztiak daude eskuragarri eta pertsona bakoitzeko gehienez ere bi hartu ahal izango dira aldi berean.

Gonbidapenak eskuratzeko esteka zuzenak:

  • Oreka TX: "Koklea": (esteka gehitu)

 

Informazioa