MusikaLopez Mendizabal

STAR BLUES - TOLOSANDBLUES 2020

MusikaLopez Mendizabal

STAR BLUES - TOLOSANDBLUES 2020

Tolosa 20400 Gipuzkoa

GONBIDAPENAK AGORTUTA

 

STAR BLUES

Jon Barreros (ahotsa, kitarra) y Mikel Atxega (baxua),Yon Labayen (pianoa eta organoa), Fermín Etxeberria (bateria)

Ez dira sarri topatzen errepertorioan eurek ondutako gaien bilduma bat eskaintzen duten eta hamabi konpasen topikotik aldentzen diren blues talde gazteak, are gutxiago garai bateko klasikoak hertsiki kopiatzen ez dituztenak formula jakin hura modu batean edo bestean kopiatzeko saioan, ahalegin hori erabiliegia eta, azken buruan, zalearentzako gogaikarria gerta baitaiteke sormenik gabe. Eta hori gutxi balitz, askoz ere ezohikoagoa da bluesaren hizkuntza unibertsala erabiliz gaiak bere hizkuntzan ontzen dituen talde bat aurkitzea, eta gainera gai horiek kalitate handiz eta euren nortasunaz aberastuta egotea.

Talde hau osatzeko erabakia hartu zuten 2010. urtean egindako bilera batean.

 

Facebook: @tolosandblues

Youtube:Tolosa Kultura

www.tolosa.eus/tolosandblues

 

Gonbidapena beharko da kontzertuetara sartzeko

Indarrean dauden segurtasun eta prebentzio neurriak jarraituz egingo dira kontzertuak eta, hala, haietara joateko gonbidapena beharko da. Kontzertuetarako gonbidapenak kultur etxeko harreran eskuratu ahalko dira, eta sobran geratuko balira kontzertu bakoitzaren hasieran, kontzertu gunean bertan.

Gonbidapenak astelehenetik aurrera eskuratu ahalko dira, kultur etxeko ordutegian: 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Norbanako bakoitzak gehienez lau gonbidapen eskuratu ahalko ditu kontzertu bakoitzerako.

 

Informazioa
Lopez Mendizabal
Nola iritsi