IkastaroakTolosako Kultur Etxea

SORMEN AKELARREA! HARTU PINTZELAK ETA DIBERTITU! - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

SORMEN AKELARREA! HARTU PINTZELAK ETA DIBERTITU! - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Formatzailea: Pili Aguado

Egunak: Apirilak 17, 24; maiatzak 8, 15, 22 (astelehena). 5 saio

Ordutegia: 16:00-18:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: 10€

Ikastaro honetan zenbait teknika erabiliko ditugu, askotariko esparruetatik sormenera hurbiltzen lagunduko digutenak. Marrazkiaren, collagearen, marmolatzearen, akuarelaren, estanpazioaren edo liburu zabalgarrien bidez, sormenerako dugun ahalmenera hurbilduko gara. Emakume artisten lanak ezagutuko ditugu eta haien margolanak, konposizioak edo poemak hartuko ditugu abiapuntutzat.Tailer hau topagune bat da, partekatzeko une propio bat, eta horretarako ez da aldez aurretik esperientziarik behar.

Hartu pintzelak eta has dadila akelarrea!

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

PROGRAMA

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi