SENDABELARREN TAILERRA - GURETZAKO - JABETZE ESKOLA
SENDABELARREN TAILERRA
Prestatzailea: Bidatz Sasiain
Eguna: Ekainak 4 eta 11 (larunbata). 2 saio
Ordutegia: 9:00-12:30
Lekua: Ereite Elkartearen lokala (San Esteban, 20)
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)
Tailer bizigarria eta praktiko baten bidez, inguruko landareak eta sendabelarra ezagutzeko aukera izango dugu. Alde batetik, haien propietateak, ezaugarriak eta eragin ditzaketen onurak ezagutuko ditugu eta beste aldetik olioak, ukenduak eta alkoholak egiteko ere aukera izango dugu. Egindako produktuak etxera eramateko izango dira.
Lehen saioan txangoa egingo dugu.
GURETZAKO: JATORRI ANITZEKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA
Parte hartu nahi baduzu jatorri ezberdinetako emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazio batean, jo dezakezu jarduera hauetara.
Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Saila, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin
Harremanetarako: 646057080 / migrazioa@tolosaldea.eus
IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA
Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.
Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/
Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.
Tolosako Kultur Etxea: 943670383.
Tolosako Berdintasun Saila: berdintasuna@tolosa.eus
Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.
Jarraiguzu:
Facebook: Tolosa Berdintasuna
Twitter: @BerdinBerdin
OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.
Nola iritsi