ZineaTopic

SAGARDOA BIDEGILE

ZineaTopic

SAGARDOA BIDEGILE

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Urtean lau hilabetez, urtarriletik apirilera, euskal sagardotegiek milaka pertsona erakartzen dituzte, bertokoak zein kanpokoak. Tradizioa bete nahi dute denek: tortilla, bakailaoa, txuleta eta gazta jatea, eta txotxera deitzen duen ahotsa entzundakoan sagardoa edatea. Tradizio modernoa da hau, baina erro sakonak ditu. Dokumentalak bidaia moduan azalduko digu tradizio hau: ibilbide geografiko, kultural, teknologiko eta gastronomikoa izango da, ezustekoz betea.

Ekoizpena: PIXEL eta ELHUYAR, ETBren partaidetzarekin

Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, HAZI eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea

Gidoia eta Zuzendaritza: BEGO ZUBIA GALLASTEGI

Argazki Zuzendaria: JUANTXO SARDON

Jatorrizko musika: IGOR ARROYO

Muntaia: ASIER PUJOL

Ekoizpena: ANE ANTOÑANZAS, MIRARI LARRAÑAGA, ANA GONZALEZ

Ekoizle exekutiboa: MANEX URRUZOLA

ETBren Ekoizle delegatua: ELENA GONZALO

Bego Zubia Gallastegik kazetari moduan lan egin du bai prentsa idatzian (Egin eta Gara), bai telebistan. Gaur egun Teknopolis zientzia dibulgaziorako telesaioa zuzentzen du (Elhuyar-ETB). Sagardoa Bidegile bere lehen dokumental luzea da. Aurretik iraupen ertaineko zenbait dokumental egin ditu telebistarako, hala nola Viaje a la prehistoria (2013) eta Tras el hierro antiguo (2014).