Antzerki-DantzaLeidor Zinema

ROMAN ETA JULIETA

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

ROMAN ETA JULIETA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Roman bere emaztearen heriotzagatik zeharo deprimituta dagoen 70 urteko adineko bat da. Dependentzia fisikoa pairatzen du eta hiru seme-alabak txandatu egiten dira 24 orduz zaintzeko. Hiru hilabeteren ondoren, seme-alabak guztiz nekatuta daude eta zaharren egoitza batean lekua lortu zain dauden bitartean, auzoko erretorearen aholkuz, paperik gabeko etorkin bat hartzen dute zaintza lanetarako, nahiz eta Roman beti ukatu izan den seme-alabak ez diren inork zaindua izatera.Gero eta muturrerago doan egoera honek, seme-alabak beren iragan, frustrazio, liskar eta batez ere, gainbehera datorren aitaren autoritarismoari aurre egin beharrean jarriko ditu. Maitasuna gau ilunaren erdian izar bat bezala sortuko da,baina diru-goseak, harrotasunak, intransigentziak eta aurreiritzi zein beldurrek, izar horri jarraitzea galaraziko diete. Itsumena erabatekoa da eta tragedietan bakarrik sortzen den irmotasunez gaindituko da patua.

Borobil antzerkia

Egilea: Iñaki Rikarte

Hizkuntza: Euskara 

Iraupena: 80 minutu

Ikusleak: Helduak

Aktoreak: Jose Ramon Soroiz, Tanya de la Cruz, Ainhoa Aierbe, Asier Sota eta Alazne Etxeberria

Musika: Ekhi Vegas

Argi diseinua: Pedro Yagüe

Dekoratu eraikuntza: Alfonso Cogollo

Eszenografia laguntzaileak: Maria Abad eta Martin Barandiaran

Eszenografia eta jantzien diseinua:Ikerne Gimenez

Zuzendaria: Anartz Zuazua

 

 Sarrerak salgai: Leidorreko leihatilan eta kutxako web gunean

Leidorreko ordutegia.

- Astelehenetan, 19:30-20:00

- Ostegunetan, 18:15-18:45 eta 20:45-21:15

- Ostiraletan, antzerkia dagoenetan: 19:30-20:00

- Larunbatetan, 18:30-19:00 eta 21:30-22:00

- Igandeetan, 16:00-16:30; 18:30-19:00 eta 21:00-21:30 

 

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi