PUMORI. MENDIAREN ALABA
ZUMARDIA eta Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa-ko lagunok, ezin izan dugu lasai egon PUMORI Mendiaren Alaba filma Tolosara ekarri arte.
Mendia, Euskal Herria, Himalaya, gizakia, heriotza, harremanak, bizia, eskuzabaltasuna, lorpenak,... Guzti hori eta gehiago jasotzen duen film zoragarria.
Sarrerak mugatuak dira eta Gipuzkoan pantaila handian ikusteko azken aukera izango da.
Bakarrik, bikotean eta familian ikusteko gomendagarria.
Sarrerak 5€-koa izango da eta jasotzen den dirua SOS Himalaya elkartearentzako izango da
Bi emanaldi egongo dira; 19:00 eta 20:30
"Pelikula dokumental honetan 2001. urteko espedizioan bizitza galdu zuten gipuzkoar eta nafarrak omendu nahi da, Suku Maya Nepaleko gaztearen historia kontatzen"
Iraupena: 64 min
Hizkuntza: Euskeraz - azpitituluak gazteleraz
SARREREN SALMENTA: www.topictolosa.com atalean eta TOPICeko leihatilan hurrengo ordutegian (aldaketak eman daitezke)
- Lanegunetan 10.00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
- Asteburu eta Jaiegunetan 10:00etatik 14:00era eta 15:00etatik 19:00etara.
- Astelehen: Itxia.