HaurrakTopic

PAN

HaurrakTopic

PAN

Tolosa 20400 Gipuzkoa

PAN - TEATRO PLUS

“Bidaiari ekitean, inoiz ez dakizu zerekin egingo duzun topo. Gauza bakar bat dakizu ziur: aireak laztan egingo dizu sakon arnas hartu eta aurrera egin dezazun; ur tragoak zure gogoetak baretuko ditu; argiak lagunduko dizu gauzak bereizten; eta lurra beti prest izango duzu oinen azpian zuri eusteko. Beti? Agian ez. Bada gurekin daramagun lur zati bat. Gure lurra. Eta zoazen tokira zoazela, zurekin joango da beti.” Leku polit eta lasai batera heldu da bidaiaria. Lotutako zapi batean darama bere lurra. Hazia ereiteko lekuaren bila ari da. Haziak, ordea, ezin da bakarrik hazi. Laguntza behar du. Eguzki izpi bat, beroa lortzeko; haizea, laztan egiteko; ura, edateko; eta lurra, elikatzeko. Eta orduan ez dago itxarotea besterik…Banaka-banaka aterako dira gariaren ernamuinak, urre koloreko gari bihurtu eta eszenatokiaren jabe egingo direnak. Badator uzta jasotzeko garaia, ehotzeko garaia, oratzeko garaia. OREA … ez da orea soilik. Bizia du, arnasa hartzen du, mugitzen da, ibiltzen ikasi eta… izaki izan nahi du!

Horrela jaioko da umea. Inguruko guztia berria eta kitzikagarria da. Mundua ikusi nahi du, baina… Hazi beharra dago lehenago. Eta umeak lo egin ahala hazten dira. Ametsean hasiko da mundua ezagutzeko bidaia.

TAILERRA + IKUSKIZUNA

Gomendatutako adina: 5 urtetik aurrera

Hizkuntza: Gaztelania

Iraupena: 40 min.

Sarrerak: Topiceko leihatilan eta internetez