IkastaroakTolosako Kultur Etxea

PALABRAS DISLOCADAS: ERREZITALDI MUSIKATUA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

PALABRAS DISLOCADAS: ERREZITALDI MUSIKATUA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

“PALABRAS DISLOCADAS”: ERREZITALDI MUSIKATUA

Prestatzailea: Susanna Minguell Alonso

Eguna: Azaroak 18 (osteguna)

Ordutegia: 18:30-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Musikarekin lagundutako errezitaldi bat da, "Palabras dislocadas" liburuaren argitalpenarekin hasi zena. Haurtzaroko sexu-abusuak modu gordinean salatzeko eta ikusarazteko proiektu baten parte da. Olerki eta autorretratu fotografikoen bidez, haurtzaroan sexu-abusuak jasan dituen eta helduaroan gogoratzen dituen pertsona batek igaro ditzakeen faseak azaltzen dira: amnesia, isiltasuna, haustura eta indar-puntua. Errezitaldiaren ondoren, hitz-txandari ekingo zaio, idatziz edo ahoz, bertan dauden pertsona guztien artean hitz egiteko.

 

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

IZENA EMAN

PROGRAMA

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi