ErakusketakAranburu Jauregia

PACHWORK ETA JOSTE LANAK - KARMELE MERTZERIA

ErakusketakAranburu Jauregia

PACHWORK ETA JOSTE LANAK - KARMELE MERTZERIA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Parte-hartzaileak: Karmele Mertzeria Tailerreko ikasleak eta irakasleak

Karmele Mertzerian 35 urte baino gehiago daramatzate joskintzako eta mertzeriako produktuak saltzen. 2014an, ikasleen beharrak eta gogoa ikusita, tailerra irekitzea erabaki zuten. Bertan egindako lan batzuk aintzat hartuak izan dira nazioko eta nazioarteko lehiaketa batzuetan.

Tailerrean patchwork-eko oihal desberdin asko dauzkate, baita joste-lan mota hau egiteko behar diren material eta produktu guztiak.

Etengabe ari dira birziklatzen, teknika desberdinak eta monografikoak eskaini ahal izateko, eta erakusten dituzten lanen kalitateak horren adierazgarri dira

 

Patchwork-a da makinaz zein eskuz egiten den teknika bat. Teknika horrekin oihal-zati txikiak bateratu eta, besteak beste, mantak, poltsak eta nezeserrak egiten dira, baita “art quilt” izeneko proiektu artistikoak ere. Patchwork sormena da batik bat. Oihal-pusketekin egin ahal izango duzu buruan daukazun edozein pieza. Kolore eta neurri desberdinetako oihal-zatiak teknikak desberdinen bidez bateratzeko arte honen helburua da oihal-piezak zehaztasunez marraztu, ebaki eta bata bestearekin jostea. Bakoitzak bere sormena garatu ahal izango du, joskintzaz askorik jakin gabe ere.

Teknika honen jatorria antzinako Egipton dago, zenbait faraoien hilobietan bai-baitaude patchwork-ez eta bordatuz egindako elementuak. Hala ere, Estatu Batuetan iritsi zen bere distirarik handienera. Hasieran, emakumeek piezak egiten zituzten beren jantzien zatiak bateratuta. Urteen poderioz, patchwork-arekiko zaletasuna hainbeste hazi zen, ezen sortu baitziren espezializatutako lantegiak eta dendak, zeinetan material mota guztiak eta oihal zoragarriak topatu daitezkeen.

Informazioa
Aranburu Jauregia
Nola iritsi