Ikastaroak

OSASUN MENTALAREN GAINEKO BEGIRADA FEMINISTA BAT (I)

Ikastaroak

OSASUN MENTALAREN GAINEKO BEGIRADA FEMINISTA BAT (I)

Tolosa 20400 Gipuzkoa

OSASUN MENTALAREN GAINEKO BEGIRADA FEMINISTA BAT (I)

Prestatzailea: Maria Zapata

Egunak: Martxoak 17 eta 24 (asteazkena)

Modalitatea: Birtuala

Ordutegia: 18:00-19:30

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: 5€

Osasun mentala, dagokion testuinguruan aztertzea da ikastaro honen helburu nagusia. Horretarako, eta ikerketa feministek ematen dizkiguten tresnak erabiliz, osasun mentalaren bilakaera historiko bat proposatuko dugu. Kurtsoan zehar, agerian geratuko da, unean uneko genero, gizarte eta kultura ereduek zeharo baldintzatzen dutela osasun mentalaren definizioa eta esperientzia. Kasu konkretuetatik abiatuta, osasuna-gaixotasuna, biomedikuntza sistema, isiltasuna eta tabua, eta ondoezari aurre egiteko agentziak eta erresistentziak izango ditugu hizpide.

JABETZE ESKOLA ESKEINTZA OSOA

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izena emateko epea: Ikastaroa hasi baino egun bat lehenago

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Printzipioz, ia jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

Informazioa