Deialdiak

ORAIN INOIZ BAINO GEHIAGO, GUZTION ARTEAN TOLOSATZEN

Deialdiak

ORAIN INOIZ BAINO GEHIAGO, GUZTION ARTEAN TOLOSATZEN

Tolosa 20400 Gipuzkoa

"Orain inoiz baino gehiago, guztion artean Tolosatzen" | elkarrekin sortzeko saio sektorialak

Uztailaren 7, 9, 14 eta 16an, arratsaldeko 6etatik 8tara.

Saio presentzialak izango dira eta espazio ireki batean egiten ahaleginduko gara.

Uztailak 7an Gizarte Ongizateaz jardungo dugu, 9an Kulturaz, 14an Ingurumenaz eta 16an Ekonomiaz.

Asistentzia konfirmatzea komenigarria da, beharrezko osasun neurriak eta bitartekoak aurreikusteko.

Denek nahi beste saioetan parte hartu ahalko duzue, zuen interesen arabera.

Beraz, ondo gorde datak zuen agendetan eta zuen inguruan zabaldu ere, elkar-sorkuntzarako aukera pare gabea dugu eta.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu ohiko kanalaz gain -010 telefona eta gobernantza@tolosa.eus helbide elektronikoa-, WhatsApp-a ere erabili dezakezu: 688 768 458 zenbakira mezua bidalita

IZENA EMAN

 

Informazioa
2020/07/07 - 2020/07/16
18:00 - 20:00
Aldizkakotasuna: Asteartea Osteguna