IkastaroakTolosako Kultur Etxea

NIRE ONGIZATE EMOZIONALA ZAINDUZ

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

NIRE ONGIZATE EMOZIONALA ZAINDUZ

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Paziente Bizia-Paciente Activo Programaren berri eman nahi dizugu Osakidetzako Tolosaldeko ESIaren izenean.

Nork bere burua zaintzen ikasteko programa da Paziente Bizia-Paciente Activo Programa eta Osakidetzaren Osasun Eskolaren barnean dago.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/paziente-bizia-programa/webosk00-oskenf/eu/

Autozainketa hitzak aldaketa emozionalak kudeatzen ikastea esan nahi du, besteak beste.

Tailer honetan tresna batzuk ezagutuko eta jarriko dituzu praktikan, zure emozioak behar bezala ezagutzen eta kudeatzen lagunduko dizutenak, haiekin ahalik eta ondoen bizi ahal izateko.

Tailerrean 2 ordu eta 30 minutuko saioak egingo dira, astean behin, 8 astez. Saioak 2 monitorek zuzentzen dituzte, taldean egiten dira eta parte-hartzaileak dira.

Zure osasun zentroan eman dezakezu izena edota honako helbide elektronikora bidali interesa duen pertsonaren izen-abizenak eta kontakturako datuak:

pacienteactivo@osakidetza.eus

943 006 551

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi
MusikaLeidor Zinema

IDOIA ASRUMENDI - DE AMAR Y DESANDAR

Ostirala, 2025(e)ko Urt 03 / 20:00
Antzerki-DantzaLeidor Zinema

SENTSAZIOAK - HODEI MAGOA

Larunbata, 2025(e)ko Urt 04 / 17:00
MusikaLeidor Zinema

GO!AZEN 11.0

Larunbata, 2025(e)ko Urt 11 / 16:30
Pase gehiago badaude.
Antzerki-DantzaLeidor Zinema

NININI - ANTTON TELLERIA

Ostirala, 2025(e)ko Ots 07 / 19:00