Antzerki-DantzaTolosako Kultur Etxea

NEREA ARRIOLA - TXOR TXOR BAKARRIZKETA UMORETSUA

Antzerki-DantzaTolosako Kultur Etxea

NEREA ARRIOLA - TXOR TXOR BAKARRIZKETA UMORETSUA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Txor txor… euskaraz aritzeko gogoa dut zurekin/zuekin, eta zuk nirekin/gurekin? Berriketan, jolasean, umorez, serio… gauden lekuan gaudela. Izan ere, norbaitek noizbait oparitua, etxerik gehienetan da puzzleren bat, bere kaxan gordea, osatzen sekula hasi gabea. Eta puzzleak kaxan ez du zentzu handiegirik. Egungo Euskal Herrian etxerik gehienetan da euskararekiko maila bateko edo besteko ezagutza. Baina euskarak ere, kaxan gorderik, aukerak galtzen ditu. Dugun maila dugula, erabiltzea da ederra; aukera ezin hobea euskara ere puzzleen modura osatzeko: ertzetatik hasi eta gunera ekarriz amaitu.

Umoretik datozen bakarrizketa hauek euskararen erabileran eragitea dute helburu.

 

Formatua txiki-ertainekoa da, 50 minututako iraupenekoa.

Gonbidapena: Tolosako Kultur etxean / 16:30 - 20:00 (2 gonbidapen pertsonako)

- Egunean bertan ere jaso ahal izango dira, sobran gelditu direnak

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi