IkastaroakBaratze parkea - Iurramendi

NEGUKO BARAZKI EXOTIKOAK - FURGOBARATZA

IkastaroakBaratze parkea - Iurramendi

NEGUKO BARAZKI EXOTIKOAK - FURGOBARATZA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Datorren astelehenean, urriaren 14an, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era Furgobaratzaren ohiko bisitaz gain, tailer berezia eskainiko da Tolosako Baratze Parkean.

Betiko barazkien gaiz, baratzean jarri daitezkeen beste hainbat barazki berezi eta goxo ezagutzeko aukera izango da “Neguko Barazki exotikoak” ikastaroan.

Tailerra irekia izango da, eta horrenbestez, baratze parkean lursailik ez duten herritarrek ere parte hartu ahal izango dute.

Furgobaratzaren ohiko bisita:

Arazoak edo zalantzak argitzeko baliagarriak dira Furgobaratzaren bisitak. Tailerrak bezalaxe, horiek ere irekiak dira eta hortaz, interesa duen herritar orok parte hartu dezake.

Zehazki jarraian azaldutako zerbitzuak eskaintzen dira:

  • Aholkularitza tekniko zuzena: zalantzak argitu eta kezkei konponbidea eman edota proposamenak egin.

  • Baratze parkearen ikuskaritza eta jarraipena: baratze parkearen egoera egokia bermatzeko baratzea aztertzen da eta identifikatutako arazo edo gabeziei konponbidea emateko proposamenak egiten dira.

  • Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera

  • Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa

  • Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa

Informazioa
Baratze parkea - Iurramendi
Nola iritsi