BesteakTolosako Kultur Etxea

ERRATEKO NITUENAK - IRAKURLE TALDEA

BesteakTolosako Kultur Etxea

ERRATEKO NITUENAK - IRAKURLE TALDEA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

ERRATEKO NITUENAK

Galtzaundik antolatuta

Fleur Jaeggy idazle suitzarraren Proleterka eleberria landuko du Galtzaundiren irakurle taldeak azaroko saioan. Miren Iriartek eta Fernando Reyk itzuli dute liburua euskarara eta egindakoa aztertzeko hitzordua, azaroaren 20an, osteguna, izango da Tolosako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Saioa Yurre Ugartek dinamizatuko du eta parte hartzea guztiz irekia da.

Proleterka nobela labur eta bitxi honetan, kontalariak oso dosi txikietan aletzen du nerabezaroan egindako itsas bidaia bat, oroimenak lausotzen hasteko aski denbora izan duenean, berrogeita hamar urte beteta hain zuzen.

Nabarmena da liburuan, lehen lerrotik hasita, heriotzak, eta bereziki suizidioak, hartzen duten nagusitasuna. Hala ere, zalapartarik gabe aipatzen dira, espanturik gabe...SEGI IRAKURTZEN

 

Hizkuntza: Euskeraz

 

 

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi