MUSIKA KONTZERTUA - ELKARTASUNEZKO TOPIC
TOLOSAKO MUSIKA ESKOLA
Gomendatutako adina: Adin guztientzat
Iraupena: 60 min
Urtero bezala, aurtengoan ere, Tolosako Musika Eskolako irakasle zein ikasleek, gabonetako kontzertua eskainiko digute. Oraingo honetan, gabonetako kantez osaturiko erre pertorioa eskainiko dute, ospakizunez beteriko egun hauei hasiera emanez. Dakizuen moduan, jarduera hau Topic SOLIDARIO ekintzaren barruan antolatzen da, hori dela eta kontzertura gerturatu nahi duen orok, sarrera, galkorra ez den janariaren truke jasoko du. Ondoren, bildutako janari hau, Tolosako Caritas elkarteari emango zaio, gutxien dutenenen artean banatu eta guztiok gabon zoriontsuak izan ditzagun.
SARREREN SALMENTA: www.topictolosa.com atalean eta TOPICeko leihatilan hurrengo ordutegian (aldaketak eman daitezke)
- Lanegunetan 10.00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
- Asteburu eta Jaiegunetan 10:00etatik 14:00era eta 15:00etatik 19:00etara.
- Astelehen: Itxia.