DeialdiakTopic

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA

DeialdiakTopic

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Egitaraua:

 

- 11:00tik 13:00ra Musika Eskolako ikasleek emanaldiak eskainiko dituzte Topic-eko sarreran eta anbiguan.

 

- Bestalde, 10:00etatik 21:00etara, ateak zabalik egongo dira museoa bisitatzeko. Taldeak 6 lagunekoak izango dira eta bisitak ordu erditik ordu erdira egingo dira; beraz, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 943650414 telefonora deituz edo cit@cittolosa.com helbidera mezu bat bidaliz.

 

- Arratsaldeko 18:00etan, anbiguan, FOTOPICeko sariak banatuko dira. Argazkiak on line partekatuko ditugu gure web orrian (www.topictolosa.com), eta horiekin guztiekin, egun horretatik maiatzaren 31ra arte, argazki-erakusketa txiki bat egongo da zabalik anbiguan bertan.

 

- 19:00etan, “Aniztasunaren gala” egingo da eta Iñaki Salvador (piano-jolea), Jakes Txapartegi (piano-jolea), Simón Ezquiaga (kantaria), Telmo Irureta (aktorea) eta Verdini Dantza Taldea arituko dira. Galarako sarrerak 5 € balioko du.

Informazioa