IkastaroakAranburu Jauregia - Udal Liburutegia

MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakAranburu Jauregia - Udal Liburutegia

MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA   

MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA

Irakaslea: Mertxe Tranche Iparraguirre

Egunak: Urriak 10. Azaroak 14. Abenduak 12. Urtarrilak 16. Otsailak 13. Martxoak 20 (asteazkenak)

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Udal Liburutegia

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: 10€

Egiten ari garen bide hau beste emakume batzuk garbitu eta trinkotu dute aurrez. Gurekin batera, beste emakume batzuk bide paraleloetan dabiltza. Beren pausoak neurtzea eta aprobetxatzea da erarik onena beren esperientziari, gozamenei eta sufrimenduei balioa emateko. Beren sormenezko eta bizitzeko estrategiek eta proposamenen irudimenak gureak aberasten dituzte. Emakume horiek ezagutzea guk geuk geure burua pittin bat gehiago ezagutzea da.

Munduko Emakumeen Literatura etengabeko bidaia bat da herri eta kultur desberdinetako emakume idazleen lanetan barrena, eta bada, era berean, emakume horien kezken eta egoeren leihotik begiratzea ere.

 

Argibideak eta matrikula

Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan.

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea.

Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383  /  berdintasuna@tolosa.eus

Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

Jarraiguzu: Facebook: Tolosa Berdintasuna 

                      Twitter: @BerdinBerdin

Informazioa
Aranburu Jauregia - Udal Liburutegia
Nola iritsi