IkastaroakTolosako Kultur Etxea

MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA LABURTUA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA LABURTUA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA LABURTUA

Prestatzailea: Beatriz Rubio Perales

Egunak: Maiatzak 25; ekainak 1 (asteartea)

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: 5€

Mugimendu feministaren jaiotza eta garapenean esanguratsuak izan diren lorpenak, gertaera garrantzitsuak, pertsona ordezkariak, arrazoiak eta ondorioak ezagutuko ditugu. Ilustrazio garaitik gure egunetara egingo dugu salto. Frantzia, Ingalaterra, Sobietar Batasuna eta Amerikako Estatu Batuak bisitatuko ditugu. Euskal Herrian ere geraldia egingo dugu euskal mugimendu feminista ezagutzeko. 4 orduko historia pilula!

JABETZE ESKOLA ESKEINTZA OSOA

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izena emateko epea: Ikastaroa hasi baino egun bat lehenago

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Printzipioz, ia jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi