ErakusketakAranburu Jauregia

MUGARIK GABE ZIZELKATZEN

ErakusketakAranburu Jauregia

MUGARIK GABE ZIZELKATZEN

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Herbehereetako eta Euskal Herriko 57 eskultoreren obrak jasotzen dituen ‘Mugarik gabe zizelkatzen’ erakusketa izango da ikusgai, Aranburu Jauregian. Euskal Herriko Azken Muga eta Eskuahaldunak eta Herbehereetako Kunstgilde (Leersum) eta Sttichting (Utrecht) elkarteen lankidetzari esker osatu da lan kolektibo hau.

Hain zuzen, bi herrialdeetan bisitatu ahal izango da erakusketa. Lehendabizi, Tolosako Aranburu Jauregian, abuztuaren 31tik urriaren 7ra, asteartetik larunbatera eta 17:30etik 20:30era. Ondoren, Den Dolder herrian izango da, urriaren 12tik azaroaren 5era.

Irailaren 14an, halaber, bisita gidatua eskainiko da, eta parte hartu duten artisten azalpenak entzuteko aukera izango da. Gainera, Alaitz Altuna musikariak girotuko du ekitaldia.

Aranburu Jauregia ez da, ordea, eskulturak ikusteko leku bakarra izango. Lau artista herbeheretarrek Azken Muga jaialdian ere parte hartuko dute. Else Ringnalda da horietako bat, eta hiru piezaz osaturiko bere proposamen artistikoa Oria ibaian izango da, errota parean. 

Ondoren, sei euskal artistak ere Utrechtera bidaiatuko dute, tartean Tolosaldeko hiruk: Angel Navasek, Guillermo Olmok eta Uxue Lasak.

Gisa honetako egitasmo eta lan-harremanen bitartez, Europako arte garaikidea Tolosara erakarri, eta euskal artisten lanak Europan barrena erakutsi nahi dira, elkarte eta erakunde kultural europarrekin lankidetza harremanak sendotzearekin batera.

Informazioa
2023/08/31 - 2023/10/07
17:30 - 20:30
Aldizkakotasuna: Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata
Aranburu Jauregia
Nola iritsi
IkastaroakAndragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxea

AUTODEFENTSA FEMINISTA - EMAKUMEENTZAKO JABETZE ESKOLA

Astelehena, 2024(e)ko Urt 22 / 17:30 - 20:30