ZineaLeidor Zinema

MENDI TOUR 2018 - MENDI ZINE JAIALDIA

ZineaLeidor Zinema

MENDI TOUR 2018 - MENDI ZINE JAIALDIA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Mendi Tourrrak urte osoko ibilbidea egingo du Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizioko pelikula on eta arrakastatsuenekin, eta Mendiko artxiboetako film erakargarrienekin. 

SONG FOR THE NOMAD 

THE FROZEN ROAD 

MOUNTAIN

 

 

2017, AEB, 6min

Zuzendaria: Ben Sturgulewski 

Kirgizistango hiriburua den Biskek irudi eta soinuen zurrunbilo modernoa da. Baina hiriaren bihotzean dagoen kontzertu areto batean, piano bakarti baten teklek kaosetik TiānShāngo mendi betierekoetara eramango gaituzte. Istorio honek bi mundu lotzen ditu zeinek bi munduek nomadaren doinua jotzen duten, jada iragan den denbora baten oroimenezko requiema.

 

2016, Erresuma Batua, 24min

Zuzendaria: Ben Page 

Jack Londonen esaldia irakurri ondoren, “gizonak, gizon bada, bakarrik bidaia dezake”, Benek bakardade perfektuaren abentura bilatu zuen. Bada, bizikleta zeharkaldi bat egin zuen Kanadako Artikoan barna, negu minean. Alabaina, bidaiaren gordintasunak erakutsi zion zeinen urrun dauden zenbaitetan Londonen erromantizismoa eta errealitatea.

 

2017, Australia, 73 min

Zuzendaria: Jennifer Peedom 

Duela hiru mende mendiak eskalatzea erokeriatzat hartuko zen. Mendiak arriskuz betetako lekuak ziren, inolako edertasunik gabeak eta goragoko mundu bat. Beraz, saihestu egin behar ziren. Hori dela eta, zergatik dira gaur egun hain erakargarriak, bizia bertan galtzera arriskatzeraino? Mountain filmak mendiarekiko gure lilura betierekoaren historian arakatzen du, argitzalez betetako historia loriatsu eta zurrunbilotsuan. 

 

 

LEIDOR ANTZOKIA (San Frantzisko, 6-8)

Ordua / hora 19:30 • 5 €

Sarrerak / Entradas: taquilla Leidor leihatilan

 

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi