IkastaroakTolosako Kultur Etxea

MASKULINITATE MATXISTAK DESERAIKITZEKO BALIABIDE ETA TRESNAK - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

MASKULINITATE MATXISTAK DESERAIKITZEKO BALIABIDE ETA TRESNAK - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA  

MASKULINITATE MATXISTAK DESERAIKITZEKO BALIABIDEAK ETA TRESNAK

Prestatzailea: Mikel Otxotorena Fernandez

Egunak: Urriak 13 (asteartea), urriak 15 (osteguna)

Ordutegia: 18:30-20:30

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: 5€

Jendarte berdinzale eta parekide bat eraikitzea emakume eta gizonen ardura da. Emakumeak denbora daramate feminismoari eta mugimendu LGTBIQ+ esker, ahalegin hauetan. Gizonak oso pixkanaka gehitzen ari gara. Eta gehitze horretan talde lana garrantzitsua da.

Baina, prozesu eta lanketa horretan, ezinbestekoa izango da tresna eta baliabide ezberdinak izatea gizonen artean lantzeko. Beti ere, ardatz izanda gai hauekiko lanketa: maskulinotasun matxistaren eraikuntzaren, botere harremanen eta pribilegioen azterketa sakona, eta beren deseirakuntza. Guzti honek helburu izanda, maskulinitateak modu berdinzale eta parekide baten eraikitzea.

Tolosaldeko gizon* taldearekin kontaktuan jarri nahi baduzu, mezua bidali posta honetara: tolosagizontaldea@gmail.com

 

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 14tik aurrera

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea, Tolosako Kultur Etxean. Matrikula ordainduko da izena emateko orduan.

Informazioa eskatzeko, hots egin ondoko telefono zenbakira edo mezua bidali posta elektronikora:943670383 / berdintasuna@tolosa.eus

 

Haurtzaindegi zerbitzua

Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

 

Jarraiguzu

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Jarduera guztiak aurrez aurrekoak dira. Osasun-alarma egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskaini ahal izango dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi