AzokakTrianguloa plaza

LORE ETA LANDARE AZOKA

AzokakTrianguloa plaza

LORE ETA LANDARE AZOKA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Udaberri bete-betean, Trianguloa kolore eta usainen plaza izango da. Maiatzaren 10ean, 09:00etatik 14:00etara, egingo da Lore eta Landare Azoka, eta aurtengoak badu berezitasun bat: Gipuzkoako Erlezain Elkarteak parte hartuko du.

Ohiko moduan, landareen eta loreen munduarekin lotutako ekoizleak elkartuko dira plazan; aurten, gainera, azokan parte hartzeko aukera izango dute elementu horiekin erlazionatutako produktuak sortzen dituzten artisauek ere. Baratzeko eta lorategiko landareez gain, apaingarriak, eskuz egindako sendabelar-ukenduak, xaboiak edo orkideekin sortutako apaingarriak ere izango dira eskuragarri. Zazpi postuk hartuko dute parte azokan:

  • Inés Flores Navarrete, Anoeta (Gipuzkoa) – Lore eta fruta deshidratatuak, haziak…

  • Jose Javier Beaskoetxea Arrizabalaga, Iurreta (Bizkaia) – Loreak eta landareak.

  • Txomin Bilbao Echevarria, Kortezubi (Bizkaia) – Loreak eta landareak.

  • Iñigo Javier Azpiazu Moreno, Anoeta (Gipuzkoa) – Loreak.

  • Ignacio Guillén e Hijos SLU, Tafalla (Nafarroa) – Loreak.

  • Karolina Peños Salias, Bergara (Gipuzkoa) – Sendabelar-ukenduak, xaboiak eta xanpu solidoak.

  • Alba de la Flor, Mungia (Bizkaia) – Orkideekin sortutako belarritakoak eta paparrekoak.

Ohikoa den moduan, lorezaintzako taldeak Gaztelako Atea apainduko du. Udaberriari keinu berezi bat egitea da ekintza horren helburua, herriko ondare enblematikoenetako bat apaintzearekin batera. Aurten, etxe bateko egongela irudikatuko dute, eta uda osoan egongo da bertan lorategi efimero hori.

Erlezaintzarekin lotutako hiru ekintza

Aurtengo berrikuntza nagusia Gipuzkoako Erlezain Elkartearen parte-hartzea da. Azokan toki bat izango du, eta aukera paregabea emango du erlezaintzaren mundura hurbiltzeko: erlezaintza materiala gertutik ezagutu, azalpenak jaso, haurrentzako tailerra eta dastaketa gozoa. Honako egitarau hau izango dute:

  • 09:00-14:00: erlezaintzako materialaren erakusketa eta azalpenak.

  • 11:30-12:30: haurrentzako tailerra: hazi-bonbak.

  • 12:45etik aurrera: Mahala jogurtaren dastaketa, eztiarekin eta polenarekin.

Informazioa
Trianguloa plaza
Nola iritsi