LOA ETA LAIA
Loa eta Laia euskarazko marrazki bizidunen zuzeneko emanaldia da. Josu Bergara musikariak eta Paul Caballero ilustratzaileak sortutako telesail honek hiru denboraldi ditu eta sekulako arrakasta izaten ari da. Gaur egun YouTuben eta EiTBko plataforma ezberdinen bidez ikusi daiteke. Euskaraz bizi eta musikaz gozatzeko proiektua da.
Emanaldi honen helburu nagusia familian gozatzeko esperientzia polita eskaintzea da, eta bereziki 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat sortua da. Euskara, musika eta balio unibertsalak uztartzen ditu; dibertigarria eta inklusiboa da.
Koreografia sinple eta errepikakorrak, koroak, erritmoak, jolasak… Haurrak eta euren familiak esperientziaren parte aktibo izango dira. Umeek Loa eta Laiaren zuzeneko ahotsaz gozatu ahal izango dute, beraien jatorrizko abeslarien eskutik: ANE MARTINEZ eta LEIRE APARICIO.
Musikaz, kolorez eta abenturaz beteriko unibertsoa, txikienek oso maite dituzten bi pertsonaiaren eskutik. Ikuskizun honetan, abestiak eta umorea funtsezko balioekin uztartzen dira: ohitura osasungarriak, errespetua, genero aniztasuna, elkarbizitza eta bullyingaren aurkako begirada argia.
Hori guztia istorio dinamiko eta parte-hartzaile batean bilduta, familian gozatzera, abestera, mugitzera… eta euskara emozioetatik eta jolasetik bizitzera gonbidatzen duena.
Hizkuntza: euskeraz
Vitamin produkzioak
Sarrerak: web orrian eta Leidorreko leihatilan





