Antzerki-DantzaTopic

"LAS PODEROSAS" ANTZERKIA ETA SOLASALDIA - GURETZAKO - JABETZE ESKOLA

Antzerki-DantzaTopic

"LAS PODEROSAS" ANTZERKIA ETA SOLASALDIA - GURETZAKO - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

“LAS PODEROSAS”. ANTZERKIA ETA SOLASALDIA

Antzezleak: Telma Ajín, Adelma Cifuentes, Mayra Salvador, Telma Sarceño, Lesbia Téllez, Melany Vicente eta Javivi Paz

Eguna: Azaroak 11 (ostirala)

Ordutegia: 18:00-19:30

Lekua: TOPIC

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

“Las PODEROSAS Teatro” Guatemalako emakume batzuen kolektiboa da, eta, antzerkiaren bidez, indarkeria matxisten biktima izatetik indarkeria matxistatik bizirik atera zirenak izatera igaro ziren. Haien lehen obra, "Las Poderosas", aurkeztuko digute, 2010ean beraiek bizitako indarkeria esperientzietan oinarrituta sortutakoa.

Antzezlan horrek bizitza aldatu zien. Orduz geroztik, antzerkia indarkeria matxista jasaten duten emakumeentzako sendabide gisa partekatzen dute, eta indarkeria horiek komunitatean prebenitzen laguntzen dute, haien publikoarekin, eta errepikatu behar ez diren patroiak identifikatzen dituzte. Azpimarratzen dute posible dela indarkeriaren gurpil zoroa apurtzea, ikuspegi positiboarekin.

 

GURETZAKO: JATORRI ANITZEKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA

Parte hartu nahi baduzu jatorri ezberdinetako emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazio batean, jo dezakezu jarduera hauetara.

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Saila, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin

Harremanetarako: 646057080 / migrazioa@tolosaldea.eus

 

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

PROGRAMA

 

Informazioa