ErakusketakHiru taberna

LABORDE LABAYEN - GARAI BATEKO PAPEREZKO ISLADAK

ErakusketakHiru taberna

LABORDE LABAYEN - GARAI BATEKO PAPEREZKO ISLADAK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

 Laborde Labayen, arte grafikoen lantegia, Tolosan 1904tik 1974ra martxan, eraikina 2009an desagertua. Bertan egindako lanak XX. mendeko historiaren testigantza.

Urteak utzita zeraman eta desagertu aurretik Vixente Ameztoik azkar zakarontziko bidea hartuko  luketen kartel sorta eder bat salbatu zituen. Hoietako 25 erakusketa honetan ikusteko aukera dezute, 20. eta 40. hamarkaden artekoak, urte haiek bezela argiak batzuk, ilunak besteak.

Erakusketaren izenburuak dioen bezela LABORDE LABAYEN - GARAI BATEKO PAPEREZKO ISLADAK, irailaren 13tik urriak 25arte ikusgai Tolosako 3 tabernan.

Asteazkenetik ostiralera 17:30etatik aurrera, larunbat eta igandeetan eguerditik aurrera, Tolosako Oria kalea 12an.

Irailak 16, 18:00etan inaugurazio eta bisita gidatua izango da.

 

 

 

 

Informazioa
2023/09/13 - 2023/10/25
01:00 - 01:00
Aldizkakotasuna:
Hiru taberna
Nola iritsi
IkastaroakAndragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxea

AUTODEFENTSA FEMINISTA - EMAKUMEENTZAKO JABETZE ESKOLA

Astelehena, 2024(e)ko Urt 22 / 17:30 - 20:30