Antzerki-DantzaTopic

LA MONA SIMONA - A SONRISA DEL LAGARTO

Antzerki-DantzaTopic

LA MONA SIMONA - A SONRISA DEL LAGARTO

Tolosa 20400 Gipuzkoa

LA MONA SIMONA - LA SONRISA DEL LAGARTO (ASTURIAS)

Bere sinplean ederra den ikuskizuna, adiskidetasunean eta naturarekiko maitasunean inspiratua, besteak beste. Berritzailea ere bada, hainbat teknika uztartzen dituelako: itzal txinatarrak, txotxongiloak, kontakizuna, interpretazioa… Gainera, mundu magiko bat irudikatzen du ipuin unibertsalak  antzerkituz. Tekniken nahasketa horrekin, eta teknika bakoitzak bakarka nahiz guztiek elkarren ondoan duten zailtasunarekin, ikuskizun berritzaile eta moderno bat sortu da, sortzailea eta kalitate artistiko handikoa, ezin aproposagoa familia osoak goza dezan.

Mila urteko Baobab baten adar batean zintzilik, Simona tximinoa egunsentiaren zain dago, loti, astro errege den Eguzkiari diosala egiteko. Zuhaitzaren azpitik pasatzen diren animalia guztiak gonbidatzen ditu ikuskizun zoragarria behatzera, eta bitartean ipuin bat kontatzeko eskatzen die, logalea eta itxaronaldiko bakardadea uxatzeko

Gomendatutako adina: 5 urtetik aurrera

Hizkuntza: Gazteleraz

Iraupena: 50 min

Sarrerak: Topic-eko leihatila eta www.topic.eus atalean.