Acc
Home
Besteak

KULTURA PLAZARA ... ETA BESTE PLAZAK 2025

Besteak

KULTURA PLAZARA ... ETA BESTE PLAZAK 2025

Tolosa 20400 Gipuzkoa

DATA ALDAKETA: AZKENA ETA BAGOAZ! TRAPU ZAHARRA  - IRAILAK 4ean izango da, 19:00etan

 

Uztailaren 6tik irailaren 14ra adin guztietako jendearentzako egitaraua izango da: musika, antzerkia, dantza eta zinea, besteak beste, udalerriko auzoetan.

Leidorren zinea, lau astetan

Iaz egin bezala, aurten ere Leidor Aretoa zabalduko da udako lau asteburutan. Uztailaren 6an eskainiko da lehen emanaldia, eta zabalik izango den asteetan, igande eta astelehenetan izango dira saioak. Haurrei zuzendutako zinema izango da nagusi.

Antzerkia, musika eta dantza

Eszenari dagokionez, uztailaren 10ean izango da lehen emanaldia. Orain-Bi konpainiak Mute izeneko zirku-antzerki ikuskizuna aurkeztuko du Larramendiko plazan. Uztailaren 18an, Udal Musika Bandaren kontzertua izango da Lopez-Mendizabal pasealekuan, eta uztailaren 20an, Anje Duhalde arituko da Plaza Zaharrean.

Abuztuaren 11n emanaldi berezia izango da, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan: Donostiako Orfeoia izango da Tolosako Andre Maria elizan, Gerardo Rifon organo jolearekin batera. Abuztuaren 29an, berriz, Suite Seda taldeak San Frantzisko pasealekua girotuko du soul, funk eta disko musikarekin. 

Irailaren 3an, Trapu Zaharra taldeak bere azken antzezlana aurkeztuko du Berazubin: Azkena eta bagoaz!. Landa-auzoetara iritsiko da kultura. Abuztuaren 31n, Aldaban Urbasa izeneko akrobazia-ikuskizuna izango da; irailaren 5ean Esti Markez Bedaion, eta 6an, Oreka TX eta Thierry Biscary Urkizun.

Jaialdia, irailaren 12tik 14ra

Kultura Plazara jaialdiak emango dio itxiera udako programazioari. Zumardiaundian egingo da berriro ere, eta dantza, musika, sorkuntza eta gastronomia uztartuko ditu. Lehen egunean, NODE taldearen dantza-ikuskizuna, eta Rüdiger eta Izaki Gardenak taldeen kontzertuak izango dira; hilaren 13an, berriz, Bea Asurmendi eta Sukena arituko dira. 

Jaialdia ixteko, Tolosaldeko sortzaileen azoka egingo da irailaren 14an. Sortzaileek euren produktuak salgai jartzeaz gain, azokak haien arteko harremanak sustatzeko leku izan nahi du, besteengandik ikasi eta sareak indartzeko. 

Azokan parte hartu nahi dutenek mezua bidali beharko dute kultura@tolosa.eus helbidera, honako datuok adierazita: izen-abizenak, ekoizpen mota, harremanetarako datuak (helbide elektronikoa eta telefonoa), sare sozialetako kontua (izanez gero) eta sortutako ekoizpenaren argazki pare bat. Azokan izena emateko epea abuztuaren 22ra arte izango da zabalik (egun hori barne). 

Egitarau osoa eta informazio osagarria: https://kulturaplazara.eus/

IkastaroakKzgunea - Gorosabel

KZGUNEA - URTARRILA

2026/01/01 - 2026/01/31
01:00 - 01:00
Musika

EÑAUT ELORRIETA eta ALOS QUARTET

Larunbata, 2026(e)ko Urt 03 / 19:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema

GO! AZEN 12 - KONTZERTUA

Larunbata, 2026(e)ko Urt 10 / 12:00
Pase gehiago badaude.
IkastaroakANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxea

EMAKUMEENTZAKO JABETZE ESKOLA. EUSKAL EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA FEMINISTA TALDEA

Asteazkena, 2025(e)ko Abe 10 / 18:00 - 20:00
Pase gehiago badaude.
DeialdiakTolosako Kultur Etxea

ODOLEMAILEAK

Astelehena, 2025(e)ko Abe 22 / 16:30 - 20:30
Pase gehiago badaude.
HaurrakLeidor zinema

ZERUA LAPURTU DUTE - PIRROTX, MARIMOTOTS, PUPU ETA LORE

Larunbata, 2026(e)ko Urt 31 / 11:00
Pase gehiago badaude.