KULTURA ANIZTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Maiatzaren 21ean Hizkuntza Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu guztian zehar. Gaur egunean, Tolosan, inoiz baino hizkuntza gehiago hitz egiten dira. 50 nazionalitate baino gehiago dituzte tolosarrek, eta ezin kontatu zenbat hizkuntza hitz egiten dituzten; 100 baino gehiago seguru, baina ez dakigu bikoitza izan ote daitezkeen.
Hizkuntza horietako zenbaitetan irakurketa jarraitua egitea erabaki du Galtzaundi Euskara Taldeak, Kultur aniztasunaren nazioarteko egunean, maiatzaren 21ean, 18:30etan, Tolosako Trianguloa plazan. Ipuin labur berbera dozena hizkuntzatan baino gehiagotan irakurriko dute tolosarrek, bakoitzak bere ama-hizkuntzan. Irakurriko den ipuineko elementu batean oinarrituta murala egongo da egun guztian zehar Trianguloa plazan, eta mural horretako elementua ahalik eta hizkuntza gehienetan nola idazten den ikusarazi nahi da.