HitzaldiakTolosako Kultur Etxea

KULTUR ESKAINTZA GAZTEEN BEGIRADATIK

HitzaldiakTolosako Kultur Etxea

KULTUR ESKAINTZA GAZTEEN BEGIRADATIK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Kultur eskaintzari begirada Tolosako gazteen ikuspegitik

2018ko neguan Tolosaldeko 16 eta 18 urte arteko gazteen kultur kontsumo ohituren inguruko ikerketa egin du Galtzaundi Euskara Taldeak. Ikerketa hori eskualdeko batxilergoko eta lanbide heziketako ikasleekin gauzatu da eta kultur eskaintzari eta kontsumoari buruzko datu esanguratsuak atera dira bertan. Horiei buruz hitz egiteko, mahai ingurua antolatu da ekainaren 12an, Tolosako Kultur Etxean. Bertan, Herrikide, Laskorain eta Orixe ikastetxeetako ikasleek beren ikuspuntua azalduko dute ikerketak emandako emaitzen inguruan, 18:30etatik aurrera. Mahai ingurua Josu Artutxa eta Iñigo Otaegi kazetariek gidatuko dute.

Denak gonbidatuta zaudete

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi