ErakusketakAranburu Jauregia

KOSTAKO BIDETIK - ZIGOR GARCIA

ErakusketakAranburu Jauregia

KOSTAKO BIDETIK - ZIGOR GARCIA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

ZIGOR GARCIA - Zeramika erakusketa

Arte garaikidearen bila naturaren bidetik Artista askok arte garaikidearen hizkuntzan murgiltzen direnean barruan dituzten kezkak eta hausnarketak transmititzeko tresna egoki bat aurkitzen badute ere, tresna honek hainbat arrisku izaten ditu bere gain, nagusiena izanik ikuslearen sentsibilitatetik urruntzea, banantzea eta ondorioz honentzako artelanak arrotzak eta ulertezinak izatea, eta ondorioz, artista garaikidearen adierazpenak bakarrizketan bihurtzea. Azken finean, azken bi mende hauetan arte garaikideak izan duen ibilbidea eta ikusle orokorrarena ez dira bide beretik abiatu, eta bi bideak bat egiteko egin beharko zen lan guztia bai artisten ikuspuntutik baita gizartearen aldetik ere, bereziki hezkuntzaren esparruan, tamalez ez dira burutu.

Egun, arte garaikidearen testuingurua deskribatutako hau izanik, bitxia gertatzen da eta harridura ere sortzen du Zigor García Etxarri artista plastikoak artearen esparruan egin duen ibilbide propioa.

Bere lehenengo urtetan behin Arte Ederretako lizentziatura lortu ondoren bere lanak figuratiboak baziren ere hizkuntza artistikoaren ikuspuntutik errazak ulertzeko ikuslearen aldetik, azken urtetan beste artelan mota sorta bat garatzen hasi da aurreko hizkuntzetatik urrunduz eta arte garaikidearen hizkuntza berri eta ausartetan mur-gilduz. Bere lehenengo lanak ulertzeko errazak baziren ere, artistaren ustetan artelan hauek era berean ikuslearen parte hartzea galarazten zuten, hau da, norabide bakarreko komuni-kazioa planteatzen zuten soilik artistatik ikuslearengana abiatuz baina saihestuz artelana eta ikuslegoaren artean sortu beharko litzatekeena.

Egoera hau konpontzeko asmotan azken urtetan Zigor García Etxarri arte garai-kidearen hizkuntzetan murgildu da Zeramika Arte eta Funtzioa Masterra burutuz Leioako Arte Ederren fakultatean. Zeramika garaikidearen estrategiak aztertu ondoren, hauetako batzuk eskuratu, barneratu eta landu ditu orain lehen aldiz erakusten dituen bere arte lan sorta berrian. Erronka berri hau gauzatzeko artista Pasaitarrak euskarri baten beharra zuen eta hau naturan aurkitu du, zehazki Jaizkibeleko mendian. Kostako bidetik abiatuz bertan aurkitu ditu bere inspirazio iturri nagusiak, alde batetik berak barnean zituen hainbat kezka eta hausnarketa azaleratzeko, baina bestetik, aukera eskainiz ikusleari berak ere artelan hauen bitartez bere gogoetak egin ditzan, hau da, komunikazioa sortuz artista, artelana eta ikuslearen artean norabide desberdinetan.

Erakusketa honetarako, buztinaren bitartez Zigor Garcia Etxarrik zeramikazko bost multzo eskultoriko eta bi marrazki serie aurkezten dizkigu: “Ibilbideak”, “Gaztarrotz”, “Turruya”, “Erentzin” eta “Gran Canto” Jaizkibel mendiko itsas muturretara egindako ibilbi-de artistikoen emaitzak dira. Abiapuntu honetatik sortu dituen artelanak hainbat hizkuntza garaikide desberdinak jorratzen dituzte. Artelan hauetan ikuslegoak ez du bakarrik ikusiko artistari Jaizkibeleko paisaiak erakarri diona. Erakusketako artelan ugari edukiontzi gisa aurkezten dira, hauetan, paisaiaren memoria eta artistaren bizipenak gordetzen badira ere, ez daude guztiz beteta. Ikusleak tartea eta unea izango du ere ontzi hauek bere oroitzapen eta esperientzia desberdinez betetzeko, eta hori egitea lortzen badugu, orduan bai denok jardungo garela, artista bezala ikusleak, benetako arte garaikidea lantzen.

Testua: Jose Javier Fernández

 

ARANBURU JAUREGIA - TOLOSA (Andre Maria plaza, 4)

Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik

Informazioa
Aranburu Jauregia
Nola iritsi