MusikaLeidor zinema

KORRONTZI 20 URTE + UDABERRI DANTZA TALDEA

MusikaLeidor zinema

KORRONTZI 20 URTE + UDABERRI DANTZA TALDEA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

ESZENA BONUA

Zorioneko gaude! 2024an KORRONTZIk 20 urte bete ditu eta, data garrantzitsu hau ospatzeko, sorpresaz betetako lan berri bat prestatu du taldeak: KORRONTZI "20", Korrontziren hamabigarren diskoa. Asmo handiko proiektua da, eta taldeak Luis Peixoto ekoizle portugaldarraren laguntza izan du Korrontziren errepertorioko ezinbesteko kantuetako batzuk bertsionatzeko garaian, baita ere beste berri batzuk ekoizteko. Guztira 20 abesti, 20 kolaboratzailerekin. Horien artean: Phil Cunningham (Scotland), Michael McGoldrick (UK), Luar Na Lubre (Galiza), edo Iñigo ETS, Alex Gatibu, Gozategi (EH) bezalako izenak aurkituko ditugu beste ezuste atsegin batzuen artean.

UDABERRI dantza taldea ere oholtzara igoko da beraiekin ostpatzera.

Zorionak Korrontzi!

Sarrerak: web orrian eta Leidorreko leihatilan

 

 

Informazioa
Leidor zinema
Nola iritsi