BesteakTrianguloa Plaza

KONPOST GUNEA + TAILERRAK - HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA

BesteakTrianguloa Plaza

KONPOST GUNEA + TAILERRAK - HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

** KONPOST GUNEA **

 2021. urtean Tolosako biztanle bakoitzak 357,58 kg hondakin sortu zuen.

Gure etxeetan sortzen dugun hondakinen kopuru haundi batek jatorri organikoa du eta hauek energia eta konpost bihurtu daitezke baliabide aprobetxagarri izanik. Etxeetan sortutako hondakina lekuan bertan konpost bihurtzeak abantaila ugari ditu ingurumenean, inora eraman behar ez delako. Beraz, ekonomia zirkularra praktikan jartzeaz gain CO2 isurpen ugari saihestuko dugu.

 Gaur egun auzo konposta egiteko aukera dago Tolosako hainbat auzotan kokaturiko gunetan: Amarotzen (2 gune), Larramendin, Arkauten, Zabalarretan, Allirin, San Estebanen eta Iurre auzoetan. Azaroak 26an, informazio puntu bat egongo da Triangulo Plazan, gune hauek duten garrantzia azpimarratzeko eta herritarrek herrian dauden konpost guneak ezagutzeko eta  erabiltzera animatzeko.

 Auzokonposta egitera animatzen dena helbide honetara idatzi dezake informazioa eskatuz edota izena emateko:  auzokonposta@tolosa.eus

 Larunbatean hondakin organikoarekin lortutako konposta banatzeaz gain loreak ere oparituko dira, konposta erabiliz hauek landatzeko.

 ** TAILERRAK  **

  • ALDATZEKO PREST? Ipuin eta eskulanen tailerra INTUJAI taldearekin

Dadoen bitartez hondakinei buruzko ipuinak asmatuko dituzte partaideek eta ondoren, zakar poltsan bukatzen duen hondakin bat erabilita eskulan tailerra egingo dute. Parte hartzeko prest?

 * Oharra: Partaide bakoitzak PLASTIKOZKO BOTILA BAT ekarri behar du (1´5 litrokoak egokienak)

 

  • OSABI KOSMETIKArekin tailerra praktikoa

Tailerra erabat praktikoa izango da, bertan partaideek hortzetako pasta egingo dutelarik.

Ondo pasatzeaz gain, partaideek material desberdinak ezagutuko dituzte eta etxean sortzen diren ontzi desberdinei irtenbidea emateko aukera izango dute.

 Tailerra Bidatz Sasiain tolosarraren eskutik izango da, bera kosmetika naturala eta erleen mundua uztartzen duen Osabi Naturalaren atzean dago.

 *  Oharra: Partaide bakoitzak ekarri beharreko materiala: jogurt pote huts eta garbi bat eta kristalezko ontzi txiki bat bere taparekin.

Informazioa
Trianguloa Plaza
Nola iritsi