ErakusketakAranburu Jauregia

KAMEREN AURREAN DANTZARI - XABIER ARTOLA

ErakusketakAranburu Jauregia

KAMEREN AURREAN DANTZARI - XABIER ARTOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

 

Xabier Artola Zubillaga-renDANTZA filmeko argazki sorta bat

Telmo Esnalek zuzendutako Dantza-ren filmatze saioetako argazkiekin osatu dut erakusketa hau. Saio horietan argazkiak egitera gonbidatu nindutenean, ez nekien zer aurkituko nuen; zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer-nolako egoerak eta aukerak izango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa.

Dantza film estetiko bat da, non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, baserri giroko edozein herritan; munduko edozein lekutan gerta liteke, gertatu ere. Istorio horrek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen digu, eta biziaren –eta bizirautearen– metafora ere bada, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen denerainoko zikloa osatzen baita filmaren hasieratik bukaerara bitartean, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela.

Erakusketan aurkeztutako irudiotan, filmatze saioetarako prestatutako set-etan garatzen ziren koreografia eta eszena ederren berri ematen da, filmaren estetika –paisaiak, koloreak, formak, mugimendua, argia...– islatuz; argazkilariaren begitik eta ikuspuntutik betiere, jakina.

Xabier Artola Zubillaga, 2019ko urtarrila.

 

ARANBURU JAUREGIA - TOLOSA (Andre Maria plaza, 4)

Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik

Informazioa
Aranburu Jauregia
Nola iritsi