MusikaLeidor Zinema

KAMERATA EUSKADIVARIUS

MusikaLeidor Zinema

KAMERATA EUSKADIVARIUS

Tolosa 20400 Gipuzkoa

BEETHOVEN-EN 250. URTEURRENA

2020.urtean Ludwig van Beethovenen konposatzaile handiaren jaiotzaren 250.urteurrena ospatuko dute. Kamerata EusKdivariusek omenaldi handi bat eskaini nahi dio eta erronka bere 9 Sinfonia famatuak Gipuzkoa osoan zehar zabaltzea izango da.

1go sinfonia Tolosan izango da!!!!

 

Kamerata EusKdivariusen Euskadiko talentuzko musikariak bildu ditugu, musika klasikoaren tradizio eta eguneroko ohituretatik aldentzeko proposamenarekin. Gure lehen ardatza kalitatea izango da baina entzuletik gertu egoteko desioa dugu, pedagogikoki musika klasikoaren gaurkotasuna azpimarratu eta sendotzeko grinarekin. Orkestra eta abesbatzako edozein musikari ardatz nagusi hauekin gerturatuko da Kamerata Euskdivariusera: energia, pasioa eta lan zorrotzak dakarzkien fruitu emankorren bilatzean hausnarketa serioa.

“Eusk”, euskaldunak garelako, “varius”, musika estilo ezberdinak jorratzeko proposamena dugulako eta azken finean “Euskdivarius” izenarekin Stradivarius datorkigulako burura eta marka honek kalitatea dakar.

 

Zuzendaria / Director: Arkaitz Mendoza

 

Sarrerak salgai: Leidorreko leihatilan eta kutxako web gunean

Leidorreko ordutegia.

- Astelehenetan, 19:30-20:00

- Ostegunetan, 18:15-18:45 eta 20:45-21:15

- Ostiraletan, antzerkia dagoenetan: 19:30-20:00

- Larunbatetan, 18:30-19:00 eta 21:30-22:00

- Igandeetan, 16:00-16:30; 18:30-19:00 eta 21:00-21:30 

 

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi