ErakusketakAranburu Jauregia

JUAN SAGASTIZABAL - MUNDU NATURALA

ErakusketakAranburu Jauregia

JUAN SAGASTIZABAL - MUNDU NATURALA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Erakusketa honek 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu.

Horietan guztietan, konposizio-eskalak eta -estrategiak aldatu arren, gaiak mantendu egiten dira. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.

Ordena, erritmoa eta harmonia aurkitzen saiatzen naiz konplexutasun handiko mundu horretan, nigan sortzen den harriduratik zerbait transmititzen. Nire pinturak bizitzaren eta gauza txikien enigmaren ospakizun bat izatea nahi nuke.

Juan Sagastizabal


Juan Sagastizabalen koadro artean paseoan

Juanen koadroei begira, lehen burutazioa da mundu begetal ikaragarri indarsu baten aurrean gaudela, amets on eta gaiztoen eremu direla haiek, literatura fantastikoaren geografía bat. Gerturatu, baina, eta hor intsektu bat, edo sugea, edo hildako sagua... eta bat-batean leihoa, koadroa, itxuraldatu egiten da: mundu begetal horretan bizitza dago, eta heriotza; begiak eta antenak daude erne, taupadarik gabe berriz saguaren bihotz txikia. Mugimenduaren kontzientzia horrek berriro pentsatzera behartzen gaitu. Geure planeta da koadroetakoa, ez besteren bat; ez bada geure bizitza, bai behintzat albokoa. Hortxedaudebasaarrosa, ahuntz-hostoa,ilena.A!Matxinsaltoadaintsektuhori!Bainaleiho-koadrotikkoadro-leihora... berriz ere arroztasuna, berriz ipuin fantastikoetako natura arrotza. Agertuko ote zaigu... pterodaktiloa? Ez, baina baliteke Palaeoxonodonooliticus-en bat,orainehunmilioiurteko“sagua”,ikustea.Pausobat,ordea,etaberrirolagunartean;hara hor kilkerra, erlea, sorgin-orratza...arnasa hartzen dugu, bai baitakigu oxigenoa dagoela, geure mundua dela, geure bizitza. Eta gero, koadro gehiago, hirugarrena, laugarrena, bosgarrena, eta hasi egin behar ostera, hurbilduz, urrunduz.

Juan Sagastizabalen pinturen artean paseoan: joan-etorriak, izuak, ustekabeak. Eta, bide batez, gizakiak non? Inon ez. Baleude, norabide bakarra legoke mundu horri buruz. Eszena errekonoziturik, arroztasunik ez, urruntzerik ez; lilura hautsi egingo litzateke ziurrenik.

Begira segitzen dugu, eta gure alboan dagoen lagun batek, “leiho” edota “errektangulu” esan beharrean, bestaldea arrazionalizatu beharrean, “hau akrilikoa da” dio, “inpregnatze hau ondo”, dio, eta materiaz ari da, koadro horren planoez, erritmoaz,orekaz.MikelValverde artista da,eta Juan Sagastizabalek berak erantzuten dio:“Bai,mutur horretan bazen masa bat, desorekatzailea zen”. “Ez, lerrorik edo marrazkirik ez, orbana nahiago.” “Beti kolorezko hondoa pintatzen dut, eta kolore horixe da gero osagai begetaletara datorrena”. Ia ahazturik geneukana datorkigu gogora, leihoa artea dela, mintzaira; “kanpaia” irakurri orduko kanpai bat ikusten dugun bezalaxe, pintoreak nahi izandako hura ikusten dugula koadroetan, berak pintzelkadez idatzitako poesia.

Bigarren ibilia erakusketatik. Pintoreak nahi zuena ikusten ariko ote naiz? Huraxe, justu-justu? Ez, berak ez du dena ipintzen. Ezinezkoa litzateke. Koadroei begiratu eta nire baitan loturak egiten hasten naizenean jabetzen naiz; oroitzapenak datozkidanean, edota ideiak. Artistaren lanak zentzua edukiko badu, beharrezkoa da pauso hori Artea, izan pintura, izan liburu edo musika, lanabesa da, tresna zoragarria; gure barnetik paseatzera eramaten gaitu beti. Halaxe Juan Sagastizabalen pinturek.

Bernardo Atxaga

 

 

Informazioa
Aranburu Jauregia
Nola iritsi