ErakusketakHiru taberna

JOXEMARI RAZKIN

ErakusketakHiru taberna

JOXEMARI RAZKIN

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Japoniarrek itzaletan topatzen omen dute edertasunaren muina. Joxe Mari Razkinek ere bai. Itzal-argiz betetako zuri-beltzeko argazkiak jarri ditu erakusgai Tolosako 3 tabernan “Itzalaren goraipamena” izenburuarekin.

Wabi-Sabi ikuspegi estetikoan akastun, osatugabeak eta aldakorrak diren elementuen edertasuna kontutan hartzen da. Erakusketa honetan platano azala, larrosa zimeldua, tipul azala edo piper zimurtua ikuspegi horren adibide garbiak dira.

1944ean Donostian jaiotako artista honek bere argazkiekin hainbat sari jaso ditu, orain erakusketa honetan ikus dezakezute bere lana ekainak 5etik uztailak 5arte Tolosako 3 tabernan, asteazkenetik igandera zabalik, astegunez 17:30etatik aurrera eta astebukaeratan 12etatik aurrera.

Informazioa
2024/06/05 - 2024/07/05
01:00 - 01:00
Aldizkakotasuna:
Hiru taberna
Nola iritsi