JANET-EN TITIA
Janet Jackson-ek ikuskizun batetan bular bat erakusten du eta instant batean irudi horrek mundu osoa zeharkatzen du, eskandalu itzela sortuaz eta epaitegietaraino iritxiaz. Zerk eragiten du ekintza berberak hainbesteko garrantzia hartzea batzuetan, eta guztiz normala suertzatzea bestetan?
Hain zuzen ere, horretzaz mintzatuko da ERTZA-ren azken ikuskizuna. Gaur egungo gizarteek nola eraikitzen duten nork bere normalitatea; beti eritzi subjektikoetan oinarrituz, gehienetan estatistikoak eta beste askotan interesatuak badira ere.
Hemen, Jhana Beat-en zuzeneko soinu eztandapean, diziplina ezberdinetako lau dantzarik, gizartean ezartzen diren arauak zalantzan jarriko dituzte, ikuslea imaginario zoro eta lotsagabe batetan murgildu araziz. Gaur egungo gure gizartean oraindik indarrean dauden aurreiritziei desafio egingo diegu, lotsaren mugekin, eta onartutako moda eta moduekin jostatuz.
Fitxa artistikoa:
Zuzendaria: Asier Zabaleta
Dantzariak:
Maria Andrés, Thiago Luiz Almeida,
Caio Henrique de Souza, Denis Martinez,
Jhana Beat.
Berezko musika: Jhana Beat
Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz
Argien diseinua: Junki Gonzalez
Eszenografia: Asier Zabaleta, Pello Artola
Ekoizpena: ERTZA
Koprodukzioa: dPRODUCCIÓN (dFERIA)
Laguntza: Eusko Jaurlaritzako Kultura Departamendua, Topic Tolosa, Gipuzkoako Dantzagunea.
Banaketa: Isabel Jiménez
Iraupena: 72 min
Sarrerak salgai: Leidorreko leihatilan eta kutxako web gunean
Leidorreko ordutegia.
- Astelehenetan, 19:30-20:00
- Ostegunetan, 18:15-18:45 eta 20:45-21:15
- Ostiraletan, antzerkia dagoenetan: 19:30-20:00
- Larunbatetan, 18:30-19:00 eta 21:30-22:00
- Igandeetan, 16:00-16:30; 18:30-19:00 eta 21:00-21:30