MusikaPlaza Berria

IZARO

MusikaPlaza Berria

IZARO

Tolosa 20400 Gipuzkoa

2014an hasi zen tabernetan abesten. Oriol Flores baterijolea ezagutu zuenean talde bat eratzea erabaki zuten. Horretarako Oriolek Iker Lauroba, Ane Bastida eta Julen Barandiaran ekarri zituen. 2016an Om diska plazaratu zuen, crowdfunding kanpaina bat egin ostean. Izarok berak sortu zituen hitz guztiak eta musika. Abesti gehienak euskaraz dira, baina gaztelaniaz eta ingelesez ere kantatzen du[1][2].

2017an hainbat kolaborazio ere egin zituen, hala Korrikaren 20. edizioko Zirkorrika abestian[3], nola Gatibu taldearen Aske maitte bideoklipean ere. Durangoko Azokarako Hankapuntetan I lan laburra kaleratu zuen[4], berak dioenez kanta "arraroen" bilduma bat. Iker Lauroba izan zuen alboan gitarra eta piano jole. Mikel Urdangarinek Errefuxiatuak kantan kolaborazio bat ere egin zuen.

2018an otsailaren 16an bigarren diska atera zuen, Eason izenekoa[5]. Lehenengo diskaren arrakasta ikusita eta aurreratu zituen Er(h)ori eta Delirios singleen ondoren ikuskizun handia zegoen disko berria eskuratzeko. Hamar kantuk osatzen dute lana[6]. Aurreko lanetan bezala Oriol Flores, Iker Lauroba eta Julen Barandiaran "Txiki" musikariak izan ditu alboan.

Doan

Informazioa
Plaza Berria
Nola iritsi